Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

FAMILIEN LOGELA

Familientzako ezin hobea. 110 m2, hiru espaziotan banatuta; bi logela zabal, bakoitza jangela eta bainugela pribatuarekin. Saloi handi baten bidez komunikatzen dira, saloian egon-gunea eta jangela-gunea mahaia daudelarik.
Logela nagusian King-size ohe bat dago, eta haurren gelan bi ohe.
Jauregiko gelarik handi eta esklusiboena da, lorategira eta bailarara bista ederrak dituena.
Bere dekorazioak, eraikinaren esentzia historiko eta originala mantentzen du, baina ukitu berritu bat eskainiz.
Logelak eta egongela xehetasunez zainduta daude, familiak pribatutasunean goza dezan.

LOGELAKO ZERBITZUAK

  • Bi logela komunikatuak. ( Ohe handia baten, bi ohe bestean)
  • Sehaska edo ohe gehigarri bat gaineratzeko aukera (eskatuz gero)
  • Burkoen karta

  • Edertasun eta ongizate tratamenduen karta, logelan gozatzeko (eskatuz gero)

  • Kafe-makina espressoa eta teontzi elektrikoa, kortesiazko kafe eta infusioekin.

  • Txabusina eta atsedenerako txapinak

  • Zorro nordikoa eta %100eko kotoizko izarak

  • Lisatzeko taula eta plantxa

  • Gela-zerbitzua

  • Arropa-garbitegi zerbitzua

  • Esnagailu-zerbitzua

  • Gosari-zerbitzua logelan (kostu estra)

  • Doako wifia

  • Ordainketako minibar zerbitzua

  • Kortesiazko ur naturala.

  • Plasmazko telebista, kate tematiko eta nazioartekoekin

  • Segurtasun-kutxa elektronikokoa

  • Banakako aire-girotzea.

  • Idazmahi handia.

  • Egongela txokoa

  • Komun osoa bainuontziarekin, ile-lehorgailuarekin eta apain-mahaiko gailuekin.

  • Ez erretzaileentzako logela.

HOTELEKO ZERBITZUAK

  • BAILARA. Jatetxe gastronomikoa, autore sukaldaritzarekin.
  • BISTRÓ IJH. Gure sukaldaritzaren bertsio tradizional eta familiarrena.
  • Bar
  • Doako wifia
  • Lorategi zabala etzaulkiekin
  • Bailararako ikuspegi zoragarriak eta Snach-Bar zerbitzua dituen terraza
  • Kanpoko terraza gosarietarako (sasoian bakarrik)
  • Doako kanpoko aparkalekua ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneekin
  • Harrera 24 orduz
  • Ez erretzaileentzako hotela
  • Igogailua
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako sarbideak eta guztiontzako eremuak
  • Turismo informaziorako eta erreserbak egiteko laguntza zerbitzua
  • Bilera-aretoa
  • Maskotak onartzen dira, eskatuz gero eta baldintza berezietan

ERRESERBATU ZUZENEAN GUREKIN ETA GOZATU ABANTAILA ESKLUSIBOEZ

  • Onlineko prezio onena bermatuta. 
  • Prezio merkeagoa topatzen baduzu, berdindu egingo dugu eta % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko dugu
  • Esperientzia eta eskaintza paregabeak izango dituzu gure webgunean. 
  • Arreta pertsonalizatua. Zure beharrak eta lehentasunak kontuan hartuko ditugu. 
  • Erreserba egiteko prozesu erraza eta segurua. Erreserbatu orain eta ordaindu irteerako unean. 
  • Irteera presarik gabe, 13:00etara arte (disponibilitatea baldin badago eta aurrez harreran berretsita)
  • % 10eko beherapena garbitegi-zerbitzuan

(*)
Beste webguneren batean prezio merkeagoa topatuz gero (erreserba egin eta 24 orduko tartean), topatutako tarifa berdinduko dugu eta % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko dugu. 
Adibidez:
www.iriartejauregia.com webgunean egindako erreserba baten prezioa: 200 €
Legezko beste webgune bateko prezioa (24 orduko tartean): 190 €
Prezio berria (berdinduta + beherapena): 171 € 
* % 10eko beherapen gehigarria ostatu-tarifari soilik aplikatuko zaio, ez da aplikatuko egonaldian zehar kontratatutako gainerako zerbitzuetan. 

Oso garrantzitsua: 

  • Beste webgunean topatutako prezioarekiko aldeak, guztira, 5 € baino gehiagokoa izan beharko du. 
  • Beste webgune batean topatutako tarifaren baldintzek www.iriartejauregia.com webgunean erreserbatutako tarifa garbiaren baldintzekin zehatz-mehatz bat etorri behar dute. 
  • Logela mota bera
  • Iraupen eta egonaldi-data berak
  • Erreserba baliogabetzeko eta aldatzeko baldintza berak
  • Ostatu hartutako lagunen kopuru bera
  • Dibisa eta lotutako zerga berak

Ez da prezioa berdinduko eta ez da % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko kasu hauetan: 

  • Tarifak publikoki bermatuta ez badaude
  • Tarifak aurrez negoziatuta baldin badaude (bilerak, ekitaldiak eta abar)
  • Taldeetarako tarifak badira
  • Enpresetarako tarifak badira
  • Salmenta pribatuko kluben bidez egindako erreserbak badira
  • Aurreordainketako tarifekin egindako erreserbak badira

Nola eskatu tarifa berdintzea eta % 10eko beherapena: 

  • Gurekin harremanetan jarri beharko duzu 943681234 telefonoan edo  www.iriartejauregia.com gure webguneko harremanetarako formularioaren bidez zure erosketa egin eta 24 orduko epean eta hotelera iritsi baino 24 ordu lehenago
  • Ezinbestekoa da guk beste webgune bateko prezioaren aldea egiaztatu ahal izatea. 
  • Ahal bada, webgunea aztertuko dugu unean bertan edo topatutako tarifa merkeenaren pantaila-irudi bat eskatuko dizugu, gure hotelaren izena irakurtzeko moduan, tarifa horren data eta ordua ikusten direla.