HOTELA LUXUZKO HOTELA GIPUZKOAN – EUSKAL HERRIAN
BOUTIQUE HOTELA
Iriarte Jauregia hotela XVII. mendeko jauregia da, eta xehe-xehe zaharberritu zen, gehieneko erosotasuna eta atsedena eskaintze aldera.
Barneko diseinua iraganaren eta orainaren arteko fusioaren emaitza da. Egungo piezekin konbinatzen dira bertako altzari zaharrak eta egurra, harria, kristala eta burdina bezalako elementu nobleak, giro intimoa eta lasaigarria sortuz horrela.<
LOGELA XARMAGARRIAK
Nortasuna eta ikuspegi zoragarriak dituzten 21 logela, eta, horietan, sentsazio oso atseginak sorrarazten dituzte materialek, ehundurek, koloreek eta xehetasunek.
HOTEL GASTRONOMIKOA
Gastronomia da gure irrika, eta toki handia hartzen du Iriarte Jauregian. Bailara Restaurant jatetxeko sukaldaritzak ezin hobeto deskribatzen du gure izatea bera: tradizioa eta berrikuntza, nortasuna eta sormena.<
OSPAKIZUNAK, EZKONTZAK ETA EKITALDIAK
Naturak, bailara berdeak, ehun urtetik gorako zuhaitz ikaragarriak dituen lorategi zainduak eta ikuspegi zoragarriek eragiten duten lasaitasuna agertoki aparta da egun berezi bat ospatzeko.
Ezin hobea beren ideiak eta ilusioak egia bihurtu eta oroitzapen ahaztezinak sortu nahi dituzten horientzat.
Ezkontza intimoak, urteurrenak, familia-topaketak, festa pribatuak, koktelak…
Giro esklusibo eta pribatua eskaintzen dugu, lorategia ospakizunak aire zabalean egiteko, gehienez ere 45 pertsonarentzako lekua duen jantokia, goi-mailako sukaldaritza eta xehetasun guzti-guztiak zaintzen dituen zerbitzua.
ENPRESAKO BILERAK
Zure eskura jarriko dugu gehienez ere 18 pertsona har ditzakeen aretoa. Bertan, zure aurkezpena edo lan-jardunaldia antolatzeko behar diren erosotasun eta ekipamendu guztiak aurkituko dituzu.
Gure hotelaren ingurunea eta instalazioak hobeezinak dira kontzentratu eta lanaldiari gehienezko etekina ateratzeko, bai eta, aldi berean, aisialdi eta lasaitasun uneez gozatu ahal izateko ere.
Exekutiboentzako menuak, menu bereziak, coffe-breakak, enpresa-pizgarriak, jarduera gastronomikoak, sukaldaritza eskolak… behar duzun guztiaren gainean emango dizugu aholku.
HOTELA ESKLUSIBAN EUSKAL HERRIAN
Tamainari eta kokapenari erreparatuta, Iriarte Jauregia Hotela aukera ezin hobea da osotasunean eta esklusiboki erreserbatua izateko; pribatutasun osoan, segurtasuna eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen ditu, zuen beharren arabera.
Ospakizun esklusiboetarako leku ezin hobea aurkituko duzu, hala nola amesteko ezkontza bat, lagunekin edo familiarekin bilera bat, urtebetetze ahaztezin bat, cocktail bat edo enpresa-pizgarri bat.
Gure profesionaltasunak eta xehetasunekiko zaletasunak, kokagune ikusgarriarekin batera, bere ideiak gauzatzeko esparru ezin hobea sortzen dute.
Zure esanetara jartzen ditugu:
- 21 logela
- Lorategi pribatu zabala, edozein ospakizunerako
- Ospakizun eta cocktailak egiteko ikuspegi panoramikoak dituen terraza
- Barruko jangela, gehienez 45 lagunentzat
- Bailara jatetxe gastronomikoa, aholkularitza pertsonalizatuarekin
- Bistró IJH jatetxe tradizionala
- Barruko edo kanpoko snack-bar zerbitzua
- Aire zabalean dagoen aparkaleku pribatua
- Hainbat zerbitzutara egokitu daitezkeen espazioak eta aretoak
- Mugikortasun urriko pertsonentzako sarbide egokituak.