Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

ZER EGIN DAITEKE IRIARTE JAUREGIA HOTEL INGURUAN?

Euskal Herriaren erdigunean egoteko pribilegioa daukagu, eta oso ondo konektatuta gaude errepide eta autobide nagusiekin. Beraz, modu erosoan irits gaitezke turismo gune interesgarri nagusietara.
Bisita egiten badiguzu, ezin ditzakezu honakoak galdu:

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Donostia. Iriarte Jauregia hoteletik 30 minutura.
Bere edertasuna ukaezina da, baina ez da ikusteko hiria. Donostia sentitu egin behar da, usaindu, entzun eta dastatu.
Kontxa hondartzan alde batetik bestera ibili, Igeldo mendira igo funikularrez ikuspegiez gozatzeko, alde zaharrean kalez kale ibili eta pintxo gozo-gozoak dastatu, San Telmo Museora La Perlako SPAn erlaxatu,

Portu Zaharrean paseatu eta Aquariuma bisitatu, hondartzez gozatu, surfa egin Zurriola hondartzan, tokiko produktuak erosi Bretxa azokan, Urgull mendia igo eta txoko bitxiak aurkitu, Santa Klara irlara joan itsasontziz, Belle Epoqueko eraikin ikusgarriak ikusi, terraza animatuez gozatu ilunsentiari begira, ikuskizun batez gozatu hiriko eraikin ezagunenetako batean, Victoria Eugenia antzokian , musikaz gozatu Festival de Jazz eta zinemaz Donostiako Zinemaldian.

ZER EGIN DAITEKE EUSKAL KOSTALDEAN?

Hirurogei kilometro kostalde, hondartza zoragarriekin, herri bereziekin, gutizia gastronomikoekin eta aparteko gune naturalekin.

Hondarribia. Iriarte Jauregia hoteletik 40 minutura.
Ezinbestekoa da bertako alde zaharrean kalez kale ibili eta erdi aroko itxura duten plaza zoragarriak behatzea, La Marina auzora joatea eta pintxoez zein arrain plater gozoez gozatzea.
Kostaldeko hurrengo herrira joateko, N-I errepidea har dezakezu, edo, bestela, kostaldeko errepidetik gidatu, eta Jaizkibel menditik igo. Ikuspegi zoragarriez gozatuko duzu.

Pasai Donibane. Iriarte Jauregia hoteletik 35 minutura.
Marinel-herri oso berezia. Kale bakarra dauka, igoerekin, jaitsierekin, tunelekin, bihurguneekin… Bertatik, txalupa txiki bat har daiteke Pasai San Pedro herri bitxia ere ezagutzeko.

Orio. Iriarte Jauregia hoteletik 30 minutura.
Aspaldikoa da bertako arrantza tradizioa. Kantauri itsasoko azken balea harrapatzeagatik dira ezagunak bertako arrantzaleak.
Hirigune historiko polita dauka, eta oso estimatuak dira bertako jatetxeak, bisigua parrilan prestatzen baitute oso ondo.
Kostaldeko hurrengo herrirako bidean, pixka bat desbideratzeko aukera dago, Aia herrirantz, bertako lorategi botanikoaz gozatzeko, milatik gora landare eta zuhaitz espezie baitaude bertan, edo, bestela, Pagoeta parke naturalak ezkutatzen dituen sekretuak aurkitzeko.

Zarautz. Iriarte Jauregia hoteletik 35 minutura.
MBizitza handia eta giro surflaria. Bertako hondartza mundu osoan da ezaguna, surfa egiteko onenetakoa baita. Baina guztiontzako lekua dago. Hondartza ezin hobea da familientzat, handia eta erosoa baita, eta beharrezko zerbitzu guztiak baititu. Malekoia aparta da bai paseatzeko, bai bertako terraza ugarietako batean eserita gozatzeko. Taulak alokatu zein ikastaroak egin daitezke surf eskoletan, hala nola, Zarauzko Surf Elkartea , Pukas , Moor , eta abar daude.
Ezinbesteko hurrengo herria Getaria da.

Kotxez irits daiteke bertara, kostaldea inguratzen duen errepidetik gidatuz, edo, bestela, oinez.
Ibilaldi lasai eta segurua da, 4 kilometro baino gutxiagokoa, eta itsasoaz goza daiteke.
Santa Barbaratik ere irits daiteke. Barneko bidea da, txakolin mahastietan zehar eramango gaituena Getariaraino. Mahastien berdeak Kantauri itsasoko urdinekin urtzen dira. Harrigarria.

Getaria. Iriarte Jauregia hoteletik 35 minutura.
Nortasun handiko arrantzaleen herria. Hor jaio zen Juan Sebastián Elcano. Ezinbestekoa da bertako kaleetan eta portuan zehar ibiltzea, txakolin tragoxka dastatzea, parrilan egindako arrain bikaina jatea, Cristobal Balenciaga museoa bisitatzea edo Getariako Arratoiaren itsasargiraino igotzea.

Zumaia, Deba eta Mutriku. Iriarte Jauregia hoteletik 30 minutura.
Herri horien kostaldean, Flysch itsaslabarrak hedatzen dira, Europako gune natural garrantzitsuenetakoa. Milaka harri plaka dira, eta, horietan, azken milioika urteotako gertaera klimatikoak, biologikoak eta geologikoak geratu dira grabatuta.
Fenomeno horren gaineko informazioa eskuratu ahal izango duzu Zumaiako interpretazio-zentroan eta Mutrikuko Nautilius museoan, baina, onena, zuzenean ikustea da, bai mendi-ibilia eginez, bai itsasontziz irtenez.
Era berean, ikuspen panoramikoa edukitzeko eta argazki politak ateratzeko ere hurbildu zaitezke flysch-era. Horretarako, San Telmo ermitatik abiatzen den bidexka hartu beharko duzu.

ZER EGIN DAITEKE GIPUZKOAKO BARNEALDEAN?

Mendiak, belardiak, basoak eta aranak dituen lurraldea. Edertasun bakaneko paisaiak eta txokoak, gastronomia eta kultura tradizio aberatsez josiak.

Tolosako (10 minutura) eta Ordiziako (15 minutura) azokak: Nahitaezkoa da azoka tradizional bat bisitatzea. Bai Tolosako azokak (larunbat goizero egiten da), bai Ordiziakoak (asteazken goizero egiten da) ahalbidetzen dute tokiko produktuak erostea, ekoizleengandik zuzenean gainera. Kalitate handiko produktuak aurki ditzakezu bertan, besteak beste, Tolosako babarrunak, Ibarrako piperminak, Idiazabal gazta, sagardoa, sasoiko frutak eta barazkiak…

Segura. Iriarte Jauregia hoteletik 20 minutura.
Bisita merezi du ondo zaindutako hirigune historiko horrek. Bertako erlijio tradizioagatik eta Aste Santuko prozesioengatik da ezaguna.

Zerain. Iriarte Jauregia hoteletik 25 minutura.
Barnealdeko ohiko herria, Aizkorri mendirako ikuspegi zoragarriak dituena. Bere garaian, bertako biztanleen zati handiak egiten zuen lan burdina ustiatzen. Egun, turismo-bulegoak jarduerak eta ibilaldiak antolatzen ditu Burdinaren Mendiko sekretuak aurkitzeko.

Zegama. Iriarte Jauregia hoteletik 30 minutura.
San Adrian tunelera iristeko, oinetako erosoak behar dira, eta ariketa pixka bat egin behar da. Halere, merezi du, izan ere, tunela igaro ondoren, paisaia bukolikoa eta galtzada erromatar zoragarria aurkituko dituzu.

Ezkio. Iriarte Jauregia hoteletik 25 minutura.
Hortxe dago Igartubeiti baserri museoa www. XVI. mendeko euskal eraikuntza da, eta, bertan, garai hartako giroak, atmosfera, altzariak eta erramintak ikus daitezke modu entretenigarrian. Euskal ohiturak eta kultura ezagutzeko aukera ona.

Loiolako santutegia. Iriarte Jauregia hoteletik 20 minutura.
Jesuiten ordenaren sortzailea izan zen Loiolako San Inazioren omenez eraikitako eraikin barroko aparta.
Merezi du lorategi handietan paseatzea, eta, behin barruan, kupularekin, aldare nagusiarekin eta kristalezko lanpara bohemioarekin liluratzea.

Oñati eta Arantzazuko santutegia. Iriarte Jauregia hoteletik 40 minutura.
Interesgarria da Oñati herritik paseatzea, eta bertako eraikin errenazentista ikusgarriez, hala nola, Sancti Spiritus unibertsitateaz, gozatzea. Oñatitik abiatuta, bihurgunez beteriko errepidean aurrera eginez 9 kilometrora, Arantzazuko santutegia dago. Euskal arte garaikideko eraikin adierazgarria da, bertan egin baitzuten lan Eduardo Chillida eta Nestor Basterretxea bezalako artistek.
Aizkorri mendiaren magal azpiko ingurune naturalak inguratzen du eraikin bikain hori, eta, paseatzeaz gain, naturaz gozatzeko aukera izango duzu bertan.

TURISMO AKTIBOA

Gune naturalak.
Duen geografiari esker, askotariko aukerak eskaintzen ditu Gipuzkoak aire zabalean gozatzeko: mendi-ibiliak, mendia, bizikleta, surfa, arrantza, urpekaritza, bela, golfa…
Ernio mendia (1078 m) ikusi ahal izango duzu gure hoteletik, bai eta bi orduko ibilaldi polit batez gozatu ere, 500 metroko malda duen ibilbide erraz batetik, tontorrera iritsi arte. Kondaira asko dituen lekua da, barnealderako eta kostalderako ikuspegi apartak dituena.
Aiako Harria, Pagoeta, Aralar edo Aizkorri bezalako parke naturalek familia guztiarentzako ibilaldi atseginez gozatzeko aukera ahalbidetzen dute, edota mendi zorrotzenak igotzekoa.

Gipuzkoa bizikletaz
Lurraldea ezagutzeko bestelako modua da autoa aparkatu eta bizikletaren katea koipeztatzea.
Tolosan, gure hoteletik 10 kilometrora, Usabal kiroldegian, BTT zentroa dago, eta, bertan, maila guztietarako ibilbideei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Antzinako trenbideak bide berdeak dira egun, eta ibilbide iradokitzaileak eskaintzen dituzte; hala nola, Leitzarango bide berdea edo Arditurri.
Horretaz gain, bidegorriez gozatu ahal izango duzu, bai Donostian, bai beste udalerri batzuetan.

Surf: Zurriola, Zarautz, Orio, Getaria edo Zumaia surfa egiteko leku ezagunak dira.

Golf:Basozabal Golf Klub Berria , Donostia. Gure hoteletik 30 minutura.
Zarautz Golf Kluba . Gure hoteletik 35 minutura

Donejakue bidea: gezi horiaren bidea Gipuzkoatik ere igarotzen da. Bi aukera daude, barnealdeko bidea (Irunetik San Adrian tuneleraino) eta kostaldeko bidea (Mutrikutik Hondarribiraino).

ETXEKO TXIKIENENTZAKO IDEIAK ETA PLANAK

Antzinako funikular batera igotzea eta jolas-parke txiki batez gozatzea Donostiako Igeldo mendian. Bestetik, marrazoak oso gertutik ikustea Donostiako Aquariumean de San Sebastián.
Eureka! Eureka! Zientzia museoko , planetariuma bisitatzea Donostian
Surfa egiten ikastea Zarautzen edo Donostian.
Erromatar kulturari buruzko ezagutza zabaltzea Iruneko Oiasso museo erromatarrean , Irún.
Kaskoa janztea Arditurri , Oiartzun.
Itsasontziz edo belaontziz paseatzea Hondarribian, Getarian, Zumaian edo Donostian.

Txotxongiloen ikuskizuna ikustea Tolosako Nazioarteko TOPIC Txotxongilo Zentroan , Azpeitia.
Txokolate katilukada hartzea Tolosako Txokolatearen museoa bisitatu ondoren.
Antzinako lurrun-trenean igotzea AzpeitikoEkainberriLurrazpiko ibaia eta estalaktita erraldoiak ikustea Oñatiko Arrikrutz koban.
Labarretako arte-lan oso bereziak ikustea EkainberrinAbenturen basoan dZestoako Ekain kobaren (gizateriaren ondarea) erreplikan.
Tirolina batetik salto egitea edo zubi zintzilikari batetik igarotzea Abaltzisketako

TURISMO GASTRONOMIKOA

LEuskal gastronomia mundu osoan da ezaguna. Gipuzkoa lurralde txikia izan arren, munduko Michelin izar proportzio handienetakoa dago bertan.
Ondo jatea atsegin dutenen paradisua da. Egokia gustu eta poltsiko guztientzat.
Pintxoak mundu mailan dira miniatura sukaldaritzako adibide eta erreferente. Mokadu txiki eta izugarriak dira, eta duten lanketagatik harritzen dute.
Plazer hutsa da herrietako azoketatik ibili eta tokiko produktuak erostea horietan, itsasoko eta lurreko kalitate goreneko produktuak egoten baitira bertan.

Txakolina eta sagardoa bezalako ardoak oso errotuta daude, eta tradizio handikoak dira.
Beti da plan ona txakolin upeltegi bat edo sagardotegi bat (aurretiko hitzorduarekin beti) bisitatzea, eta bertako ardoez gozatzea, menu tradizional batekin lagunduta.

Urtero egiten da Donostian Donostia Gastronomikoa biltzarra eta bertan elkartzen dira gastronomiako munduko profesional onenak.

BESTE IDEIAK

Bilbo. Iriarte Jauregia hoteletik 1 h eta 15 minutura.
Azken hamarkadetan hirigintza bilakaera miresgarria izan duen hiri bizi eta dinamikoa. Industria hiri izan zena, erreferentea da egun arkitektura garaikidean. Arkitekto eta diseinatzaile bikainek utzi dute bertan sinadura, adibidez, Frank Gehryk, Norman Fosterrek, Arata Isozakik…
Tranbia erabiliz hiria ezagutuko duzu, eta nahitaez egin beharko duzu geldiunea Guggenheim museoan , el
Arriaga antzokian alde zaharreko “zazpi kaleetan” eta Erriberako merkatuan.
Merezi du Arte Ederren museoa bisitatzea Kasilda parketik paseatzea, kafe bat hartzea terraza ugarietako edozeinetan, erosketak egitea eta bertako eskaintza gastronomiko anitzaz gozatzea.

Urdaibaiko Biosfera Erreserba. Iriarte Jauregia hoteletik 1 h eta 30 minutura.
Euskal Herriko hezegune garrantzitsuena da, aberastasun ekologiko handiko espazio naturala. Hegaztien maitale direnentzat, paduran zehar kayak bidez bira egitea gomendatzen dugu, hegazti migratzaileak ikusiz gozatzeko.
Eremuan, bestela, Santimamiñeko kobak ikus daitezke,edertasun handiko margoak baitaude bertan, edo Oma basoa bisita daiteke, Agustin Ibarrola euskal artistak oso modu bitxian dekoratutako pinudia.

Gernika. Iriarte Jauregia hoteletik 1 h eta 15 minutura.
Pablo Picasso artistaren artelanik adierazgarriena inspiratu zuen herria da Gernika. Lan horretan, 1937ko bonbardaketak eragin zituen zorigaitza eta sufrimendua erakutsi zituen Picassok.
Egun hartan, herria erabat suntsituta geratu zen, herriko bi sinbolo garrantzitsuenak izan ezik: Batzar Etxea eta Gernikako Arbola, bisita daitezkeenak. Era berean, interesgarria da Bakearen museora bertaratzea, edo, bestela, tokiko produktuak erostea astelehenetako azoka tradizionalean.

Gaztelugatxe, Bermeo. Iriarte Jauregia hoteletik 1 h eta 30 minutura.
Merezi du uhartetxo horren gailurrera eramaten duten 241 mailak igotzea. Behin ermitara iritsitakoan, paisaia eder-ederra da. Batzuetan, ezin izaten da harmailadiarekin lotzen duen zubiaren ondoan utzi autoa. Horrela bada, errepide nagusian utzi behar da autoa eta kilometro bat ibili.

Iruñea. Iriarte Jauregia hoteletik ordubetera.
LMunduko jai handienetako bat, “Sanferminak”, astebetez ospatzen dituen hiria, egiazki, hiri lasaia da, eta merezi du urteko edozein egunetan bisitatzea. Bertan, Ziudadelako parkeko harresien artean paseatu daiteke, alde zaharreko kaleetan ibili eta katedrala bisitatu, edo kafetxo bat hartu Gaztelu plazan.

La cote Basque. Donibane Lohizune, Biarritz. Iriarte Jauregia hoteletik 50 minutura.
Hondartza politak eta xarma handiko txokoak.
Hondartzaz gozatu, erosketak egin Donibane Lohizuneko Rue Gambeta animatuan eta Maison Adameko omacarons gozoak dastatu, edo portuan paseatu eta Ama Birjinaren Arrokara hurbildu, itsas-lehoiak ikusi Itsas Museoan edo atsegin hartu pastel zoragarri batekin Biarritzeko Pâtisseire Miremonten.

Sara, Ainhoa eta Ezpeleta. Iriarte Jauregia hoteletik 1 h eta 20 minutura.
Ezinezkoa da argazki txarrik ateratzea Ipar Euskal Herriko barnealdeko herri xarmant horiei. Bertako ezaugarriak eta xehetasun gorri, urdin edo berdeak dituzten etxe zaindu zuriak, eliza txikiak, pilotalekuak… oparia dira ikusmenarentzat.

Zugarramurdi. Iriarte Jauregia hoteletik 1 h eta 30 minutura.
Sorginen herria da. Edertasun handiko ingurune natural batean dago. Bertako koba da alderdirik erakargarriena, giro magikoa eta misteriotsua baitu. XVII. mendera arte izan da erritual paganoen agertoki. Hamaika emakume hil zituzten sutan, Inkisizioak sorginkeria leporatu baitzien.

Gasteiz. Iriarte Jauregia hoteletik ordubetera.
Ez da Donostia edo Bilbo bezain ezaguna, baina emateko asko dauka hiri horrek.
Alde zaharretik paseatu eta museo bitxi bat bisitatu, bost karta bilduma baitaude bertan ikusgai, munduko bildumarik onenetakoa izaki, Santa Maria katedral gotikoko zaharberritze-lanak ikusi (bertan inspiratu zen Ken Follet Los pilares de la tierra idazteko), Artium arte modernoko museoa bisitatu, bertako plaza eta kaleetan arnasten den giro onaz gozatu eta pintxo zoragarriak dastatu inguruko ardo on batekin.

ERRESERBATU ZUZENEAN GUREKIN ETA GOZATU ABANTAILA ESKLUSIBOEZ

  • Onlineko prezio onena bermatuta. 
  • Prezio merkeagoa topatzen baduzu, berdindu egingo dugu eta % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko dugu
  • Esperientzia eta eskaintza paregabeak izango dituzu gure webgunean. 
  • Arreta pertsonalizatua. Zure beharrak eta lehentasunak kontuan hartuko ditugu. 
  • Erreserba egiteko prozesu erraza eta segurua. Erreserbatu orain eta ordaindu irteerako unean. 
  • Irteera presarik gabe, 13:00etara arte (disponibilitatea baldin badago eta aurrez harreran berretsita)
  • % 10eko beherapena garbitegi-zerbitzuan

(*)
Beste webguneren batean prezio merkeagoa topatuz gero (erreserba egin eta 24 orduko tartean), topatutako tarifa berdinduko dugu eta % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko dugu. 
Adibidez:
www.iriartejauregia.com webgunean egindako erreserba baten prezioa: 200 €
Legezko beste webgune bateko prezioa (24 orduko tartean): 190 €
Prezio berria (berdinduta + beherapena): 171 € 
* % 10eko beherapen gehigarria ostatu-tarifari soilik aplikatuko zaio, ez da aplikatuko egonaldian zehar kontratatutako gainerako zerbitzuetan. 

Oso garrantzitsua: 

  • Beste webgunean topatutako prezioarekiko aldeak, guztira, 5 € baino gehiagokoa izan beharko du. 
  • Beste webgune batean topatutako tarifaren baldintzek www.iriartejauregia.com webgunean erreserbatutako tarifa garbiaren baldintzekin zehatz-mehatz bat etorri behar dute. 
  • Logela mota bera
  • Iraupen eta egonaldi-data berak
  • Erreserba baliogabetzeko eta aldatzeko baldintza berak
  • Ostatu hartutako lagunen kopuru bera
  • Dibisa eta lotutako zerga berak

Ez da prezioa berdinduko eta ez da % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko kasu hauetan: 

  • Tarifak publikoki bermatuta ez badaude
  • Tarifak aurrez negoziatuta baldin badaude (bilerak, ekitaldiak eta abar)
  • Taldeetarako tarifak badira
  • Enpresetarako tarifak badira
  • Salmenta pribatuko kluben bidez egindako erreserbak badira
  • Aurreordainketako tarifekin egindako erreserbak badira

Nola eskatu tarifa berdintzea eta % 10eko beherapena: 

  • Gurekin harremanetan jarri beharko duzu 943681234 telefonoan edo  www.iriartejauregia.com gure webguneko harremanetarako formularioaren bidez zure erosketa egin eta 24 orduko epean eta hotelera iritsi baino 24 ordu lehenago
  • Ezinbestekoa da guk beste webgune bateko prezioaren aldea egiaztatu ahal izatea. 
  • Ahal bada, webgunea aztertuko dugu unean bertan edo topatutako tarifa merkeenaren pantaila-irudi bat eskatuko dizugu, gure hotelaren izena irakurtzeko moduan, tarifa horren data eta ordua ikusten direla.