ENPRESA BILERAK

 

Iriarte jauregiak inguru paregabea eskaintzen du zure enpresak behar duen bilera, mintegi, biltzar edo aurkezpena egiteko.

Bestela, bilera isilpekoa edo driskretuagoa egin behar baduzu, leku eroso eta luxuzko bat ere eskainiko dizugu: egongela-liburutegia. Gela horretan, lanaldi luzeak egin ahalko dituzue, 14 lagunentzako lekua baitauka.

Horrez gainera, egokitu daitekeen egongela bat ere badugu, 30 lagun bildu ditzakeena eta zuen lansaioek beharrezko duten ekipamendu guztia duena.

Horiez gainera, ehun urtetik gorako lorategia dugu, gertakizun handiak egiteko leku ezin hobea: merkataritza arloko aurkezpenak, desfileak, koktelak edo banketeak.

Lekua aproposa da Iriarte jauregia laneko elkarbizitza saioak egiteko, lanorduak aisialdiarekin eta lasaitasunarekin batera tartekatuz.

Enpresarako jardunaldiak antolatzen ari bazara, ez zalantzarik egin eta jar zaitez gurekin harremanetan.

OSPAKIZUNAK


Iriarte jauregiak inguru berezia eskaintzen dizu nahi duzun ospakizuna egiteko. Leku berezia eta esklusiboa zure ezkontza, urteurrena edo beste edozein ospakizun pribatu edo familia barrukoa ospatzeko.

Horrez gainera, nahi izanez gero, aholkua emango dizuegu ospakizuna egiteko dituzuen aukeren gainean. Xehetasun guzti-guztiak begiratzen ditugu.

Ospakizunari ukitu pertsonala eman nahi badiozue, esaguzue zer ideia eta ilusio duzuen, eta guk ezin ahaztuzko eguna eskainiko dizuegu.

Eskontzak Eskontzak Eskontzak Eskontzak Eskontzak Eskontzak< Irudiak
Aviso Legal Iriarte Jauregia Hotel · Eliz bailara 8. Bidania. 20496 Bidegoian (Guipuzcoa). Tel.: 943 681 234 · Diseño Web ntosegmento