JARDUERAK

BidaniaBidania  

Gipuzkoaren bihotzean dago, eta probintzia osoko herrigunerik garaiena da.

Baserriak han-hemen sakabanatuta dituen bailara ikusgarri batek inguratzen du, eta Gipuzkoako Balkoia esaten diote, duen ikuspegi harrigarriagatik.

Iriarte jauregian aukera izango duzu paisaiaz eta naturaz gozatzeko, eta, Gipuzkoaren erdian kokatuta dagoenez, abiapuntu ezin hobea da bertako kultur eta sukaldaritza eskaintza zabala bisitatzeko.

TolosaTolosa

Tolosako parte zaharra Gipuzkoako handienetakoa da, eta garrantzi handiko eraikinak ditu. Horien artean, aipatzekoa da herriko merkatua: Euskal Herriko garrantzitsuenetakoa da Tolosako azoka, eta mendeak dira larunbat guztietan egiten dutela.
Oso gomendagarria da Tolosako sukaldaritza gozatzea, horixe baita herriaren nortasunaren bereizgarrietako bat: Tolosako babarrun ospetsuak, Ibarrako piper goxoak, gozokiak eta txingarretan erretako haragia.
Urtero izaten dira Tolosan abesbatzen nazioarteko lehiaketa eta txotxongiloen jaialdia, bata eta bestea, bakoitza bere arloan, Europako jaialdirik garrantzitsuenetakoak. Horiez gain, mende biko tradizioa duen jai batek egiten du herri hau ezagun, alegia, Tolosako inauteriek.

Bisitatzeko lekuak:
Gorrotxategi konfiteria museoa
Larraulgo etnografia museoa

AzpeitiaAzpeitia – Loiolako santuegia

Pasiera interesgarria egin daiteke herriko parte zaharrean. San Inazio jaia eta zezen feria herriko zezen-plazan.
Ezinbestekoa da Loiolako santutegia bisitatzea: Jesusen Lagundiaren fundatzaile izan zen Loiolako San Inazioren jaiotetxea eta horren inguruko monunentugunea. Erromesaldi eta kultura lekua.

Bisitatzeko lekuak:
Trenbidearen euskal museoa.
Ekainberri
Zestoa. Ekaineko haitzuloaren erreplika da, hau da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako kobaren kopia bat.

DonostiaDonostia

Hiriaren inguruko hiru mendien berdeak, itsasoaren urdinak eta jaunetxeetako kareharriaren tonuak ia-ia konbinazio perfektua osatzen dute.
Gure gomendioa da egin dezazuela pasiera eder bat itsasertzean zehar eta joan zaiteztela Eduardo Chillida eskultorearen Haizearen orrazia obra ikustera: Donostiako leku magikoetako bat da.
Sukaldaritzak ezagun egin du hiriaren parte zaharra. Izan ere, horixe izaten da donostiar zein bisitarien topalekua, iluntzean bertako taberna, jatetxe eta soziedadeetan biltzen baitira. Ez ahaztu parte zaharrean pintxoak jateaz.
Ez galtzekoak dira Danborrada ospetsua (urtarrilaren 20an, hiriko patroiaren egunean), nazioarteko Jazzaldia (ekainean), Musika Hamabostaldia (abuztuan), Donostiako Nazioarteko Zinemaldia (irailean) eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astea (urrian).

Se pueden visitar:
Aquariuma
Chillida-leku museoa

Bisitatzeko beste leku interesgarriak:

BiarritzDonibane Lohizune, Miarritze eta hango hondartzak. 66 km / 50 minutu

Iparraldeko côte basque bisitatu dezakezue, bai eta hango hondartzak eta herri zoragarriak, esaterako, Donibane Lohizune, Lapurdiko kostako herri koloretsu, bizi eta ederrenetako bat. Erosketak egin ditzakezue Gambeta kale ospetsuan, edo Miarritze dotorea eta glamourduna ezagutu. Hori guztia hoteletik ordu bete eskasera.
Sara, Ainhoa eta barnealdeko herriak. Galdetu guri, eta guk zenbait ibilaldi gomendatuko dizkizuegu barrualdeko herri zoragarri horiek ezagutzeko; guztiz bestelako paisaia ezagutuko duzue, ezberdina.

Iruña

Iruña

eta bere San Ferminak. 86 km / ordu bat

Munduko jai ezagunenen ospaleku izateaz gain, Iruñea oso hiri monumental polita da, Nafarroako erreinu zaharraren hiriburua.
Merezi du bisita egitea, eta bakarrik ordubeteko bidea dago haraino.

BilboBilbo

eta Guggenheim Museoa. 85 km / ordu  bat eta 15 minutu
Azken hogei urteetan, lehen hiri industriala zena, gune turistiko garrantzitsu bilakatu da Bilbo, mundu osoan ezaguna den Guggenheim Museoa aldaketaren banderadun izan delarik.
Hiriak izan duen eraldatze prozesuak XX. mendearen bukaerako eta XXI.ekoaren hasierako arkitekturaren laburpenik bikainena egin du Bilbo. resumen de la mejor arquitectura de finales del siglo XX y comienzos del XXI.

ErnioErnio

Ernio mendigunea historiaz, ohiturez eta elezaharrez betetako mendia da. Txangozaleak eta mendizaleak biltzen dituen kokaleku zoragarri horretan, zenbait tontor nagusi daude: Ernio (1.075 m.), Mako (1.066 m.), Uraitz (1.018 m.) eta Erniozabal (1.010 m.).

Iriarte jauregitik Ernio mendiaren tontorra ikusiz gozatu ahalko duzu, edo, hoteletik bertatik irtenda, gutxi gorabehera bi orduko bide erraza egin, eta mendi gainera igo ahalko zara, 500 metroko desnibela igota. Horrez gainera, Bidaniko bailarak ezin konta ahala ibilaldi eta bide eskaintzen ditu, aproposak bai familia giroan paseatzeko bai kirolerako gogoaz abiatzeko.

Mendiarekin eta ibilaldiekin batera, beste jarduera hauekin ere ahalko duzu gozatu:
Zaldi gaineko pasierak
Eskalada
Mendiko bizikleta
Piraguismoa
Pasierak globo aerostatikoan

OTRAS ACTIVIDADES

Gipuzkoa bizikletaz
Hainbat ibilaldi dituzu, maila guztietakoak, bizikletaz gozatzeko.

Spa eta erlaxazioa
La Perla talasoterapia eta kirol zentroa. Donostia.

Aisia
Kursaal Kasinoa. Donostia.
Donostiako hipodromoa.

Golfa
Basozabal golf zelaia. Donostiako erdigunetik 4 kilometrora.

Sukaldaritza

Gipuzkoa ezagutzeko bisitaldia ez da bete-betekoa izango, ez bada bertako sukaldaritzan murgiltzeko ibilaldia egiten, batek ez badio bere buruari uzten gure ereduzko sukaldarietakoren batek proposatzen dituen uki, zapore eta koloreen esperientzia bizitzen. Sukaldari horiei esker, Gipuzkoa egile-sukaldaritza esaten dioten horren epizentro bilakatu da. Proportzioan, Michelin izar gehien duen lurraldea da: 16 izar guztira. Sukaldaritza berezi horrez gainera, maila guztietako  hainbat eta hainbat jatetxe aurkituko ditugu, aukera emango digutenak denboraldi bakoitzeko produktuekin xumeki baina jakituriaz prestatutako platerak dastatzeko: txuleta erre gozoak, Tolosako babarrunak eta kostako herrietako arrainak. Gainera, ezin ahaztu gurean hain errotuta dagoen pintxo jana.

Urtarriletik maiatzera bitartean, sagardotegietan euren menu tipikoa eskaintzen dute, eta zail izaten da horri ezetz esatea. Izan ere, kupeletatik zuzenean edaten den sagardoak eta lagun giroak ahaztu ezinezko esperientzia bihurtzen dute sagardotegira joatea.

BESTE LOTURA INTERESGARRI BATZUK

  • Rusticae
  • Domus Selecta
  • Tripadvisor
  • Recomendado Guía Michelín
Aviso Legal Iriarte Jauregia Hotel · Eliz bailara 8. Bidania. 20496 Bidegoian (Guipuzcoa). Tel.: 943 681 234 · Diseño Web ntosegmento